sábado, 15 de diciembre de 2007

OIHU

Haien berri onak gure

berri txarrak direlako

haien ametsak guretzat

ametsgaizto direlako

Oihu egin nahi dut

arima urratu arte ixiltasunaren ozenez

gure egiak ere

haienak bezainbeste

balio dezake

Haientzat berria dena

ahituta zaigulako

haien hitz politek beti

iraintzen gaituztelako

Oihu egin nahi dut

arima urratu arte

ixiltasunaren ozenez

gure egiak ere

haienak bezainbeste balio dezake

Gurtzen ari diren jainkoetarik inork ez gaituelako inolaz salbatuko

ulertezin zaien oinazetik:

libertade ezatik.

No hay comentarios: